Jean Gilbert Victor Fialin, Persignyko dukea (Saint-Germain-Lespinasse, Loira, Frantzia, 1808ko urtarrilaren 11 – Niza, Frantzia, 1872ko urtarrilaren 12a) frantses politikaria izan zen.
Biografia
Luis Napoleon Bonaparteren laguntzaile izan zen Estrasburgoko (1836) eta Boulogneko ekinaldietan (1840). 1851ko abenduaren 2ko estatu-kolpean parte hartu zuen. Napoleon III.ak Barne Arazoetako ministro izendatu zuen (1852tik 1854ra eta 1860tik 1863ra), eta Frantziako enbaxadore izan zen Londresen (1855-1858 eta 1859-1860). 1896an, haren Mémoires ("Oroitzapenak") argitaratu ziren.
Erreferentziak