Victor Thorn (Esch-sur-Alzette, 1844ko urtarrilaren 31 – Luxenburgo, 1930eko irailaren 15a) luxenburgoar politikaria izan zen. Luxenburgoko lehen ministroa izan zen 1916tik 1917ra.
Estatu Kontseiluko kide izan zen, eta, ondoren, Herri Lanetako ministro, Prokuradore Nagusi eta Justiziako ministro karguak izan zituen.
1916ko otsailean lehen ministro izendatu zuten eta Lehen Mundu Gerrak eragin zuen hornikuntza eskasiaren arazoa konpondu behar izan zuen. Elikagaiak errazionatu zituen eta prezioei muga bat jarri zien, baina merkatu beltza agertu zen.
Kargua utzi ondoren, Estatu Kontseiluko presidentea eta Hagako Arbitraje Auzitegiko kidea izan zen.