Victor Prosper Considerant (Salins-les-Bains, Jura, Frantzia, 1808ko urriaren 12a - Paris, 1893ko abenduaren 27a) frantziar ekintzaile eta idazle sozialista izan zen, Charles Fourieren jarraitzailea. Fourieren doktrina zabaltzeko hainbat liburu idatzi zituen, baina Fourieren pentsamenduarekin berezitasunak azaldu zituen horietan; hain zuzen, sufragio unibertsalaren aurka azaldu zen, herritarrek erabakiak hartzeko gai zirela frogatu arte behintzat eta ez zuen uste onik proletalgoaren egiteko aitzindariarekiko.