Viatka (errusieraz: Вя́тка; tatareraz: Нократ, Noqrat; marieraz: Виче, Viče, udmurteraz: Ватка, Vatka) Errusiako erdi-mendebaldeko ibaia da, Kamaren eskuinaldeko adarra, Kirov oblasta eta Tatarstan zeharkatzen dituena. 1.314 kmko luzera eta 129.000 km²ko arroa ditu.
Ibai bazterreko hiri nagusiak Kirov, Kotelnitx, Sovetsk eta Viatskie Poliany dira.
Hidrometria
Viatkaren emaria 66 urtez, 1918-1985 bitartean, neurtua izan da Viatskie Polianyn, ahotik 100 km ingurura[1]. Puntu horretan, drainatutako eremuak 124.000 km² ditu, arro osoaren %96a. Urteko batez besteko emaria 862 m³ segundokoa da. Emari handiena maiatzean du (3.775 m³/s) eta txikiena martxoan (224 m³/s).
Viatkaren batez besteko emariak (m³/s) Viatskie Polianyn neurtuak
Datuak: 1918 eta 1985 artean
Erreferentziak
Kanpo estekak