Veneziako urmaela (italieraz: Laguna di Venezia; venezieraz: Łaguna de Venesia) Adriatikoko badia itxia da, iparraldeko Italian dagoena.
Sile eta Brenta ibaien artean kokaturik, 550 km²-ko azalera du. Horietatik %8a lurra da, tartean Venezia hiri eta hainbat uharte txiki, eta %11 beti dago urez estalirik. Hau da %80a padurez osaturiko marearteko zona da. Urmaela Mediterraneo osoko hezegunerik handiena da.[1]
Lacuna hitzak latinez gabezia, falta edo eskasia adierazten du; hau da, ez lurra eta ez ura, iragan beharreko zerbait. Veneziako urmaela, milaka urtetan lautadatik Adriatikora doazen ibaiek pilatutako sedimentuarekin osatu zen.[2]
Uharte nagusiak
- Venezia 5,17 km2
- Sant'Erasmo 3,26 km2
- Murano 1,17 km2
- Chioggia 0,67 km2
- Giudecca 0,59 km2
- Mazzorbo 0,52 km2
- Torcello 0,44 km2
- Sant'Elena 0,34 km2
- La Certosa 0,24 km2
- Burano 0,21 km2
- Tronchetto 0,18 km2
- Sacca Fisola 0,18 km2
- San Michele 0,16 km2
- Sacca Sessola 0,16 km2
- Santa Cristina 0,13 km2
Erreferentziak
Kanpo estekak