Veneziako Ubide Handia (italieraCanal Grande, venezierazCanal Grando edo Canałaso ) Veneziakoubide nagusia da. Hiria gurutzatzen du S handi bat marraztuz. Garrantziaren arabera, hiriko bigarren ubidea Cannaregio da. Munduko paisaia ezagunetariko bat da.
Ezaugarriak
Ubide Handiak lau kilometroko luzera ditu. Punta bat Veneziako iparmendebaldean dagoen bitartean, hau da, lehorrera joateko bidean, bestea San Markoren ditxoan dago, Adriatiko itsasoan. Ubideak hiria bi zatitan banatzen du; ohikoa da entzutea San Marko dagoen aldea nobleagoa dela eta bestea herrikoiagoa.
Ca' Pesaro, Pesaro familiaren egoitza zaharra. XVIII. mendeko eraikina, egun Arte Modernoaren Museoa da.
Ca' d'Oro. Izena hasieran zituen urrezko apaingarrietatik datorkio. Jauregi honen jatorria XV. mendean dago, gotiko estiloan. Egun, Franchetti Galeriaren egoitza da.
Grassi jauregia, XVIII. mendekoa. Grassi Fundazioaren egoitza da. Ekintza artistiko ugari antolatzen dira bertan.
Ca' Foscari, XV. mendekoa. Veneziako arte gotikoaren maisulana da.
Corner della Ca’ Granda jauregia, 1532an eraikia. Arkitektoa Sansovino (1486 inguru-1570) arkitekto eta eskultore italiarra izan zen. Pizkunde estiloaren sartzailea izan omen zen. 1527an Venezian lekuratu zen. Jauregi hau ia ibilbidearen amaieran dago, ditxotik gertu.
Akademia. Fue la escuela y monasterio de la Carità monasterioa eta eskola izan zen. Izena bertan egon zen Arte Ederren Akademiatik datorkio; Akademia 1807an Napoleonek kokatu zuen hor.