Venera 10, Sobietar Batasunak, Venera Programaren barnean, 1975ekoekainak 14an jaurti zuen espazio zunda bat da. Orbitatzaile eta lurreratze modulu edo lander batez osatua zegoen, azken hau, orbitatzailetik, 1975ekourriak 23an banandu zelarik, eguzkiarenzenitetik gertu Artizar planetaren lurrazalean. Fluido zirkulazio sistema bat erabili zen beroa banatzeko. Planetan sartu aurreko aurre hozte sistema honek, ontziaren lana ahalbidetu zuen lurreratu ondorengo 53 minutuetan. Ontzia, 15º 42' ipar latitudean eta 291,51º eki longitudean lurreratu zen, Venera 9 ontzia lurreratu zen tokitik 2200 kilometro ingurura.
Emaitzak
Hasierako emaitzak, honako hauek izan ziren:
A 30 eta 40 kilometro arteko zabalera eta 30 eta 35 kilometro arteko altuera duten lainoak
B Osagai atmosferikoen artean, HCL, HF, Br eta I zeuden
D Azaleran, presio atmosferikoa, Lurreko 90 atmosferen baliokidea zen
E Azalerako tenperatura 485 °Ckoa zen
F Argi maila, udako egun lainatu batetakoaren antzerakoa
G Argazkietan itzalak ikusi ziren, airean, itxuraz, ez dago hautsik eta higatu gabeko 30 eta 40 zentimetro arteko harkaitz ezberdinak.