Velia Procularen estela edo hilarria, Soriako Tierras Altas eskualdean aurkitu zen erromatar garaiko heriotza-estela edo hilarria da. Tailer epigrafiko horretako ezaugarri berezigarriak ditu: hiru bandatan antolatutako idazkera eta marrazkiak, modu azkarrean landutako harria eta inskripzioak, ohiko egitura jarraitzen duen epitafioa, etab.
Hildako emakumea orein eme batez irudikatuta dago, eta alboan, orein-kumea dauka titia hartzen. marrazki hau, amatasunaren adierazletzat hartzen dira. Goiko aldean dagoen marrazki sinplea hildakoaren erretratu eskematikoa izango litzatekeela uste da. Bi marrazkien artean epitafioa dago.
AE elkarturik daude bigarren lerroan. Bigarren lerro horretako beste ezaugarri bat da hasieran agertzen den marrazkia: huntz baten hostoa, hilezkortasunaren sinboloa erromatar kulturarentzat.
Testuaren irakurketa laburdurak osatuz
D(is) M(anibus) / · Veliae Procul/e hic sepulta est / annoru(m) XXX cu/ra parentiu(m)[1][2]
Itzulpena
Velia Procularen man jainkoei (eskainia), 30 urte (zituen), hemen dago ehortzirik, haren gurasoen ahaleginari esker.
Identifikatzaile epigrafikoa
HEp 2003/04, 00657
Oharrak
↑Erromatarren idazkeran U eta V berdin-berdin idazten ziren.