Vanderlei Eustáquio de Oliveira, Palinha (Belo Horizonte, 1950eko ekainaren 11 - ibidem, 2023ko uztailaren 17a) brasildar futbolaria izan zen.
1969an hasi zuen kirol ibilbidea Cruzeiro Esporte Clube taldean eta bertan jokatu zuen 1976ra arte. Bere azken denboraldian Libertadores Kopako golegilerik onena izan zen eta historian lehen aldiz garaikur hau lortu zuen Cruzeirorentzat. 1977tik 1980ra Corinthiansen jokatu zuen eta ondoren beste hainbat taldetan, Clube Atlético Mineiro tartean, Cruzeiroren aurkaririk handiena.
Brasilgo futbol selekzio nazionalarekin 16 partida jokatu zituen 1973 eta 1979 artean eta horietan hiru gol sartu zituen.