Usaimen-nerbioa[1] edo lehen nerbio kraniala garun-enborretik gorputz-periferiara hedatzen diren nerbio-bikoteetatik lehena da. Zentzumen-kinadak usaimen-organotik garunera eroaten ditu.[2]
Goiko hezur turbinalaren zatirik handiena estaltzen duen usaimen-epitelioan eta sudur-hobietako trenkadaren kontrako horman dauden zelula bipolarretan sortzen da.
Usaimen nerbioa nerbio sentsoriala baino ez da, eta sudurreko usaimen bulkadak nerbio sistema zentralera eramaten ditu.
Erreferentziak
Kanpo estekak