Urtxintxak euskal abestia da. Hitzak eta musika Manex Pagolak idatzi zituen, geroago Pantxoa eta Peio bikoteak moldatuta bereziki ezagun egin zuten.[1]
Baionako ikastolako sorrerari lotua da kantua. 1968an, haurrek laster maitatuko zuten kantu bat idatzi nahian zebilela adierazi zuen Manex Pagola egileak: «Euskaldun haurren eredu gisa hartuz abere pollit, maitagarri eta bizi-bizi bat. Nahi nuen ere kantu hori izan zedin ikastolen lana goratzeko, publizitate marka bat bezala».[2][3]
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak