Adituen ustetan, ur gazikarak litroko 0,5 eta 30 arteko gatz-gramo ditu. Lurraren ur gazikararen gehiena estuarioetan dago, ibai eta itsasoen nahasketaren ondorioz[1]. Bertako uraren gazitasuna denbora eta lekuaren arabera aldatzen da. Badaude ur gazikara duten iturburuak ere, lurzoru gaziek sortuak.