Unión Demócrata Foral (UDF) nafar hauteskunde-zerrenda izan zen, 1987ko Nafarroako Parlamenturako hauteskundeetan parte hartu zuena. Unión Demócrata Foral-Alderdi Demokrata Popularra-Alderdi Liberala (UDF-PDP-PL) alderdiek osatzen zuten eta Jaime Ignacio del Burgo zuen zerrenda burua. Hauteskundeetan 3 eserleku lortu zituen, eskuratutako 17.663 botoei esker (%6,32a).[1] 1989, Alderdi Popularra sortu zenean, Aliantza Popularreko kideak haiekin bat egin zuten. Iruñeko udalean ere zinegotzi bat lortu zuen.
Erreferentziak
Kanpo estekak