Unibertsitate-Estadio Olinpikoa (gaztelaniaz: Estadio Olímpico Universitario), hasieran Unibertsitate-Hiriko Estadioa eta batzuetan Mexiko 68ko Estadioa deitua, erabilera anitzeko kirol-esparru bat da, Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoarena (UNAM) dena. 1952an eraikia Mexiko Hirian dago, bertoko Unibertsitate-Hirian hain zuzen ere, eta ondorioz, 2007tik aurrera UNESCOren Gizateriaren Ondarearen zerrendan dago. Augusto Pérez Palacios, Jorge Bravo eta Raúl Salinas Moro arkitektoek egina,[1] herrialdeko bigarren estadiorik handiena da, Estadio Aztekaren ondoren, eta 72.000 ikusle hartzeko gaitasuna du. 1968ko Olinpiar Jokoen egoitza nagusia izan zen, irekiera eta itxiera zeremoniak eta atletismo-probak bere baitan hartuz.
Erreferentziak
Kanpo estekak