Andoni Karmelo Urrestarazu Landazabal, izengoitiz Umandi (Araia, Araba, 1902kouztailaren 16a – Gasteiz, Araba, 1993koazaroaren 21a) euskal idazlea izan zen. Euskaltzain urgazlea izan zen, eta Euzko-gogoa, Euzko Deya, Egi Billa, Alderdi, Herria, Euzko Gaztedi eta Azkatasuna agerkarietan eman zituen argitara lan aipagarrienak. Bere lan nagusia euskara irakastea izan zen, eta hartarako metodoak argitaratu zituen.
Irazkintza ikastoletarako aldizkaria sortu zuen Baionan, 1966an; urtebete iraun zuen. Hil aurretik Euskal Gogo Iztegia izeneko hiztegi ideologiko batean ari zen lanean.
Lanak
Gramatika
Bizkaierazko aditz-erak (1955)
Gramática Vasca (1955), gerra ostean argitaratu zen lehen euskal gramatika