Uhin ertain

Uhin ertaineko AM irrati-estazio baten dorrea, Chapel Hill, Ipar Carolina.

Uhin ertaina[1] (ingelesez: medium wave, MW) 300 kilohertzetik 3 megahertzera bitarteko maiztasun-tartea hartzen duen espektro elektromagnetikoaren banda da. Banda horren erabilera nagusia Telekomunikazioen Batasun Internazionalak (UIT) normalizatu du lurreko soinudun irrati-difusioaren zerbitzurako. Adibidez, 2. eskualderako, 5535kHz-1605kHz banda adierazten du. Berriki egindako handitzeek 1605.5 kHz-1705 kHz azpi-banda gehitu dute. Nazioarteko hitzarmen bidez, maiztasun-tarte horretan Anplitude Modulatua (AM) edo DRM (Digital Radio Mondiale) erabiltzen dituzte transmisioetan.

Uhin ertainaren ezaugarriak

Banda honetako hedapen-modu nagusia gainazaleko uhin baten bidez egiten da, eta horrek zehazten du lehen mailako zerbitzugunea deritzona. Hedatzeko bigarren modu bat ionosferako hausnarketa edo hausnarketa ionosferikoa da, bigarren mailako zerbitzugunea deritzonak sortzen duena. Potentziaren arabera, lehen mailako zerbitzugunea egunean zehar kilometro gutxi batzuetatik ehunka kilometroraino izan daiteke, eta handiagoa da maiztasuna zenbat eta baxuagoa izan (maiztasun baxuagoek antenen tamaina handiagoa eskatzen dute). Gauez, egunez baino hobeto hedatzen da, eguzki-orduetan uhin ertainak gogor xurgatzen dituen ionosferaren D geruza desagertzen baita.

Azkenik, zaratarekiko oso kaltebera den banda bat da:

  • Zarata atmosferikoa (uhinetan zehar milaka kilometrora dauden ekaitzak entzun daitezke).
  • Gizakiak egiten duen zaratari. Adibideak: PLCa, Internetera ADSL bidez sartzeko zerbitzua, argiteriako tentsio-erreguladore jakin batzuk, etab.
  • Zarata naturala, ionosferari dagokiona.

Erreferentziak

  1. Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2003]

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.