Uharte bat Venusen (2021), Xabier Amurizaren euskarazko eleberria da, autoedizioari esker argitaratua, Erroteta argitaletxearen izenean[1].
Zientzia fikzioko zantzuak dituen lana hau idazteko lehen inspirazioa, Amurizak 50 urte lehenago euskaratu zuen Aldous Huxleyren Bai mundu berria obran izan zuela aitortu du autoreak[2].
Sinopsia
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Ustez mundu aurreratu batetik abiatzen diren gizatalde batek konparatiboki aurrerapen askoz handiagoak dituen mundu bat topatuko du Lurretik kanpoko uharte batean, eta guztiz nahasita utziko ditu horrek. Haietako batek bertan geratzea erabakiko du, baina lurralde berrian egingo duen urrats bakoitzeko zerbait ezberdina aurkituz egingo du bide hori[1].
Erreferentziak
Kanpo estekak