Oin altuaren gainean modu informalean egituratutako prismazko bloke txiki batek eta oinarrian duen oskol modukoak osatzen dute artelana. Arte adituek egituraren eta kanpoko geruzen iragazkortasunaren arteko harremanean denboraren iragatearen historia pilatzen doala diote[1].
Kode ezkutua
Udarregi 1829an Aiako Uztaetaburu baserrian jaiotako bertsolaria zen, gazte zela Usurbilgo Udarregi baserrira familiarekin etorri zena. Nekazaria ogibidez, herriz herri eta plazaz plaza asko ibili zen bertsolaria izan zen. Bertsoak sortzen zekien arren, alfabetatu gabeko euskalduna zen eta berak bakarrik ulertzen zuen teknika bat asmatu zuen sortzen zituen bertsoak gogoratzeko: marren bidezko kode bat. Eskulturan bere izkribuetako bat ikus daiteke[1].