UdalaArrasateko (Gipuzkoa) auzoa da. Udalatx mendiaren magalean kokaturik, hari izena ematen dion auzoa da. Bi auzunez osaturik dago eta bakoitzean 7-8 baserri daude. Zerbitzuei dagokienez, hiru taberna-jatetxe daude eta horietako batean igerileku irekia ere badago. San Esteban eliza dago bertan, Sabaia Juan Bautista de Salturri harginak 1609an eraikitakoa, aldarea Antonio Antiak eta Manuel Olaranek egin zutelarik 1763an. Garai bateko eskola, berriz, gaur egun Ingurugiro Eskola bihurturik dago.
Udalako auzoan hasten da, halaber, Betsaide euskal mendizaleen topagunerako ibilbidea, zeinak Euskal Autonomia Erkidegoko hiru lurraldeak elkartzen diren puntua bere baitan duen.
Demografia
Udalako biztanleria
Jaiak eta ospakizunak
Abuztuaren 3an ospatu ohi dira auzoko San Esteban jaiak.