Udaberri-lore usaindun edo Sanjose-lore usaindun[1] (Primula veris) Primulazeo familiako landare loreduna da, jatorriz Europa hego eta mendebaldeko Asiako eskualde epeletakoa dena.[2]
Deskribapena
25 cm-ko altuera hartzen duen landare bizikorra da. Hosto erroseta bat dauka eta habitat egokietan gutxi gorabehera hostoiraunkorra da.
Hostoak 5-15 cm luze dira eta 2-6 cm zabal. 9–15 mm-ko diametroa duten usain gozoko loreak ditu. Loreak hori ilunak izan ohi dira, baina aldaera gorri eta laranjak ohikoak dira naturan.
Bestelako izenak euskaraz
Tokian tokiko izena du landare honek nafar Pirinioetan. Esate baterako, basantxurro (Zaraitzu eta Erronkariko ibarretan) edota martxoka (Erronkariko ibarrean). [3]
Habitata
Eremu zabaletan aurkitzen da, zelaietan, kostaldeko dunetan eta labarretan.
Iruditegia
Erreferentziak
Kanpo estekak