UK: Uribe kostako aldizkaria |
---|
Mota | toki informazioaren hamabostekaria |
---|
|
Hizkuntza | euskara |
---|
Argitaratze lekua | Getxo |
---|
Kolorea | zuri-beltzean eta koloretan (azala) |
---|
|
Banatze-eremua | Uribe Kosta |
---|
Salneurria | 20 € urteko harpidetza |
---|
|
Zuzendaria | Irantzu Sagarginaga[1] |
---|
Erredaktoreak | Algortako Bertso Eskola, Amaia Arriaga, Aritza Bergara, Bizarra Lepoan Euskara Elkartea, Bittor Egurrola, Armando Llamosas, K.Olate, Jorje Pérez[2] |
---|
|
ISSN | 1576-7248 |
---|
ukaldizkaria.com |
UK Uribe Kostako aldizkari euskalduna da. Hamabostean behin banatzen da Getxo, Leioa, Erandio, Sopela, Berango, Barrika, Urduliz, Lemoiz, Gorliz eta Plentzia udalerrietan. Getxoko Boluntzarreta elkarteak argitaratzen du aldizkaria, eta bere garaian Getxorako bakarrik egiten zen Bizarra Lepoan hilabetekariaren oinordekoa da.
Historia
UK aldizkariak 1995ean hasi zuen ibilbidea. Garai hartan Bizarra Lepoan izena zuen eta Getxorako aldizkaria baino ez zen. Hurrengo urteetan, besteak beste, Erandiorako eta Leioarako gehigarri bereziak atera zituen eta Uribe Kostako Santa Mariñe aldizkaria desagertu ondoren, 1999an aldizkariari izena aldatu eta UK jarri zioten. Horrez gain, Getxoko aldizkaria izatetik eskualde osorako aldizkaria izatera pasa zen. 2002an beste pauso bat eman zuen aldizkariak: hilabetekaria izatetik hamabostekaria izatera pasa zen. 2010ean, webgunea kaleratu zuen. Gaur egun, UK aldizkariak 4.500 ale inguru ateratzen ditu zenbakiko. 240 ale baino gehiago atera ditu UK izenarekin eta beste 72 Bizarra Lepoan izenarekin.
UK aldizkaria Topagunea Euskara Elkarteen Mugimenduko eta Tokikom-eko kidea da.
Eskualdean badira izen antzekoa duten bi agerkari elektroniko, ukberri.net euskalduna eta erdarazko ukdigitala.com, paperezko aldizkariarekin zerikusirik ez dutenak.
Erreferentziak
Kanpo estekak