U-27 (1936)

U-27 (1936)
Fabrikazioa
FabrikatzaileaAG Weser (en) Itzuli
Historia
Eskaera 1935eko apirilaren 1a
Gila jartzea 1935eko azaroaren 11
Uretaratzea 1936ko ekainaren 24a
Esleipena 1936ko abuztuaren 12a
Hondoratzea 1939ko irailaren 20a
KudeatzaileaKriegsmarine
Erregistro-herrialdeaHirugarren Reicha
GatazkaBigarren Mundu Gerra
Kokapena
Koordenatuak58°35′N 9°02′W / 58.58°N 9.03°W / 58.58; -9.03
Identifikazioa

U-27 itsaspeko alemaniarra Alemania Naziko Kriegsmarineren VIIA-motako U-boot itsaspekoa zen, Bigarren Mundu Gerran zerbitzurako eraikia. Gila 1935eko azaroan ezarri zuten Bremenen. 1936ko abuztuan, Korvettenkapitän Hans Ibbekenekin itsasoratu zuten. 1937ko urriaren 4an, Johannes Francek ordezkatu zuen Ibbeken, eta 1939ko ekainaren 6ra arte gidatu zuen ontzia, Hans Georg von Friedeburgek hilabeteko agintea hartu zuenean. Uztailaren 8an Johannes Francek ordezkatu zuen berriro, eta 1939ko irailaren 20an galdu zen arte itsasontzia komandatu zuen.

U-27-k oso karrera laburra izan zuen, gerra-patruila bakarra eta bi ontzi etsai baino ez zituen hondoratuta. Irailaren 13an Davara eta irailaren 16an Rudyard Kipling bi arraste-ontzi britainiarrak hondoratu ondoren, U-27a Lewisen mendebaldean hondoratu zen, Eskozian, HMS Fortune, Faulknor eta Forester suntsitzaile britainiarren sakonera-kargen ondorioz. 38 tripulatzaileek bizirik atera ziren eta preso izan ziren gerra amaitu arte.

Kanpo estekak