Ténéré (amazigeraz: Tiniri, eusk: 'basamortu') Saharako lurraldea da, Nigerko ipar-ekialdetik Txadeko mendebaleraino zabaltzen dena. Gaur egun teda eta tuareg herri nomadak bizi dira. Paleolito eta Neolito Aroetako kultura eta arte aztarna garrantzitsuak aurkitu dira.[1]
Mendebaldean Aïr mendiak, iparraldean Hoggar mendiak, ipar-ekialdean Djado ordokia, ekialdean Tibesti mendiak eta hegoaldean Txad aintzirako arroa ditu, guztira 400.000 km²-ko azalera izanik. Basamortuaren erdigunea, Bilmako erga izenekoa, 17°35′N 10°55′E / 17.583°N 10.917°E / 17.583; 10.917 koordenatuetan dago.[2]
Behin Ténéréko arbolaren egoitza izan zen, munduko zuhaitzik isolatuena zena.
Erreferentziak
Kanpo estekak