Txikoria (Cichorium intybus) lore urdin, urdin argi edo zuriak dituen zuhaixka antzeko belar bizikorra da. Landare basati eran bizi da bide ertzetan. Baratzeetan produktu zeharo desberdinak ekoizten dituzten bi aldaera lantzen dira: Cichorium intybus var. sativumhostoak ekoiztu eta kafearen ordezko gisa erabiltzen den txikoria disolbagarria sortzeko erabiltzen da, eta Cichorium intybus var. foliosum sustraiak landu eta endibia deitzen den barazkia ekoizteko erabiltzen da. Bestalde, ez da espezie hau Cichorium endivia espeziearekin nahastu behar, azken hau osterzuria da.