Tuvako Herri Errepublika (tuveraz: Тыва Арат Республик), 1921 eta 1926 bitartean Tannu Tuvako Herri Errepublika izenekoa, 1921 eta 1944 bitartean Errusiar Inperioaren Tuvako protektoratua zenaren lurretan egon zen errepublika burujabea izan zen. Nazioartean aintzatespen urriko estatu burujabea izan zen. Sobietar Batasunak eta Mongoliako Herri Errepublikak besterik ez zioten burujabetza aitortu. Gainerako estatuek Sobietar Batasunaren estatu satelitetzat baitzeukaten.
Biztanleak
Tuvako biztanleak
|
1918 |
1931 |
1944 |
1958
|
Tuvatarrak |
48.000 |
64.900 |
81.100 |
98.000
|
Errusiarrak eta besteak |
12.000 |
17.300 |
14.300 |
73.900
|
Guztira |
60.000 |
82.200 |
95.400 |
171.900
|
Kanpo estekak