Artikulu hau hots ozena ateratzen duen ibilgailuetako tresna mekaniko edo elektrikoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Turuta (argipena)».
Ibilgailuetan, turuta edo klaxona (estatubatuar merkataritza-marka) hots ozena ateratzen duen tresna mekaniko edo elektrikoa da, auto, itsasontzi edo trenetan, seinale gisa erabiltzen dena. Askotan modu derrigorrezkoan, erabilgarri izaten da, bidean doazen beste ibilgailu eta pertsonei ohartarazteko.