Turingen testa makina batek portaera adimenduna, giza portaeraren antzekoa eta parekoa, izatearen froga da. Alan Turingek 1950eko "Computing machinery and intelligence" bere saiakeran desafio bat proposatu zuen: gela batean epaile bat galderak egiten izanik, eta ondoko gelan gizaki bat eta makina bat galderak erantzuten, epaileak zein den zein ebatzi beharko du.[1] Testa gainditzeko galdetzaile estandar batek, bost minutuko elkarrizketa batean, denboraren %70ean makinak "engainatuta" egon behar zegoen.[2]
Testa adimen artifizialaren oinarri bilakatu zen baina oso kritikatua izan da. 1966an Joseph WeizenbaumekELIZA sortu zuenean testa gainditzen zuela zioen baina, nahiz eta pertsona batzuk konbentzitu,[3] ez zuen adituek asebete. 2014an Readingeko Unibertsitateak test honi buruzko lehiaketa bat antolatu zuen Royal Societyn, Eugene Goostman konbertsazio-botak irabazi zuena.[4] Epaimahaikideen %33ri sinetsarazi zien bota gizakia zela, eta antolatzaileek testa gainditutzat eman zuten %30eko atalasea gainditu zuelako[2] baina botari abantailaz jokatzea egotzi zitzaioan, izan ere, bere burua aurkeztean, hamahiru urteko haur ukrainarra zela eta ingelesa bigarren hizkuntza zuela esaten zuen.
↑Weizenbaum, Joseph. (1966ko urtarrila). «ELIZA – A Computer Program For the Study of Natural Language Communication Between Man And Machine» Communications of the ACM 9 (1): 42. doi:10.1145/365153.365168..