Tubacexeko lan gatazka, Tubacex multinazional arabarraren eta bere bi lantegi nagusietako langileen arteko lan gatazka bat izan zen. 2021ko otsailean hasi zen ,enpresak, Laudio eta Amurrioko lantegietan kaleratze masibo bat egin zuenean. EEE baten bidez 129 langile kaleratuak izan ziren, Covid-19ren pandemiaren ondorioz egondako krisi ekonomikoaren testuinguruan[1]. Erantzun gisa, langileek greba deitu zuten lanpostuen berrezartzea lortzeko helburuarekin. Hasiera batean, langile batzordeak 24 orduko grebak egin zituen, baina zuzendaritzaren erantzun eza zela eta batzordeak greba mugagabea deitu zuen.
Lanuzteak iraun zuen 236 egunetan, langileak antolatu eta mobilizatu egin ziren. Egunero, pikete eta barrikadak egin zituzten lantegietako sarbideetan eta horrekin batera manifestazio ugari deitu zituzten. Manifestazioak geroz eta handiagoak bihurtu ziren eta langileek Aiaraldeko biztanleen, zein beste enpresetako grebalarien elkartasuna jaso zuten[2]. Protesta bideari paraleloki, langileek bide judiziala ireki zuten EAEko Auzitegi Gorenean helegitea jarri zutenean[3].
Aurrekariak
Tubacex, hodi ekoizle multinazional arabar bat da. Munduko 50 herrialdeetan saltzen ditu bere produktuak eta nahiz eta bere egoitza eta lantegi nagusia Laudion egon, lantegiak ditu Espainia, Austria, Frantzia eta AEBn. Enpresak 613,5 milioi euroko salmentak izan zituen 2019[4]. urtean, baina Covid-19-aren pandemiarekin enpresa arabarraren salmentak modu adierazgarrian jaitsi ziren, 479,6 milioi eurora jaitsi arte[5].
Krisi testuinguru horretan ,Tubacex-ek, "berregituraketa sakonak" egingo zituela iragarri zuen eta mahai gainean jarri zuen lanpostuen murrizketa, beti ere, "merkatuaren bilakaeraren arabera"[6]. Langileek, erantzun gisa, enpresa batzorde bat eratu zuten ELA, LAB, CC.OO , STAT eta ATAL sindikatuek osatuta[7].
Gatazkako eragileak
Tubacexeko langileen eta enpresaren arteko gatazka ia zortzi hilabetez luzatu zen eta gatazka honetan parte-hartu zuten eragile politikoak ugariak izan ziren, nahiz eta garrantzitsuenak Tubacexeko zuzendaritza eta enpresa batzordea izan. Eragile horien arteko harremanak ez ziren zuzenak izan, interdependentziakoak baizik.
Grebalariak
Tubacexeko langileak izan ziren gatazkako eragile garrantzitsuenak, izan ere, horiek izan ziren enpresaren erabakiaren aurrean antolatu eta greba hasi zutenak. Grebalarien artean, EEEren ondorioz kaleratuak izan zirenak eta oraindik haien lan postuak mantentu zituztenak batu ziren, langileekiko elkartasun handia erakutsiz. Langileek norbanako bezala parte-hartu zuten manifestazio, pikete eta kontzentrazioetan. Hala ere, haien posizioa indartzeko eta modu bateratu batean jarduteko langileek enpresa batzordea sortu zuten bost sindikaturekin batera[7].
Tubacex zuzendaritza
Zuzendaritza izan zen gatazkari, bere horretan, hasiera eman ziona 129 langile kaleratu zituenean. Grebak iraun zuen bitartean enpresak kaleratzeak defendatu zituen eta jarrera nahiko tinkoa erakutsi zuen langileen aurrean. Zuzendaritzak kaleratzeak beharrezkoak zirela adierazi zuen denbora guztian, baita ere EAEko Auzitegi Gorenak EEEa indargabetu zuenean[8].
Aiaraldea S.O.S
Aiaraldea S.O.S plataforma sozial bat da, Aiaraldeko eskualdean prekarietatea, enpresen itxiera eta lan baldintza kaxkarrak salatzen dituena. Tubacexeko gatazkan paper oso garrantzitsua izan zuen langileekiko elkartasunaren aldetik[9]. Plataformak eskualdeko herritar, eragila, enpresa eta komertzioak bildu zituen Tubacexeko langileen alde, gatazkari bultzada sozial bat emanik. Elkartasun sozialaz gain, elkartasuna ekonomikoa izan zen, plataformak erresistentzia kutxa sortu zuenean[10].
Eusko Jaurlaritza
Eusko Jaurlaritzako Lan Sailak bitartekari gisa jardun zuen enpresaren eta enpresa batzordearen artean. Jaurlaritza gatazkan sartu zen zuzendaritzaren eskaeraren ostean eta enpresa batzordearen onespenarekin. Bere jardunean artekaritza lana egin zuen eta hainbat akordio proposamen egin zituen batzordearen gehiengoak azkena onartu arte. Eusko Jaurlaritzaren jarduna gatazkan nahiko polemikoa izan zen eta kritika ugari jaso zituen langileen aldetik. Enpresa Batzordeak Eusko Jaurlaritza, Tubacexeko laugarren akzionista handiena den horretan, akzionista bezala jardun zuela salatu zuen, enpresaren aldeko jarrera izan zuela adieraziz[11].
Ertzaintza
Gatazkan parte-hartu zuten beste eragileen kasuan ez bezala, ertzaintzak ez zuen paper erabakigarririk izan gatazkan baina presentzia handia izan zuen protesten egunerokoan. Lantegietan egiten ziren pikete eta barrikaden aurrean zein manifestazio eta kontzentrazioetan ertzainek bere lekua izan zuten estatuaren indar bezala. Poliziak liskarrak izan zituen grebalariekin hainbat uneetan eta hiru gazte atxilotuak izan ziren. Fiskaltzak 4 urte eta 7 hilabete eskatu zituen hiru gazteetzat[12][13].
Garapena
Kaleratzeak
2021eko otsailaren 1ean, Tubacexek EEE bat argitaratu zuen Laudioko eta Amurrioko lantegietako 129 langileren kaleratzeari buruz, pandemiak eragindako egiturazko krisiagatik, petrolioaren prezioen jaitsieragatik eta funtsezko sektoreetako eskariaren beherakadagatik. Enpresaren prentsa-komunikatuaren arabera, neurria beharrezkoa da epe luzerako bideragarritasuna bermatzeko[1].
Honen aurrean erreakzioak sortu ziren; iragarpenak berehalako erreakzioa eragin zuen langileen eta sindikatuen artean, eta kaleratzeak beharrezkoak ez zirela argudiatu zuten, Tubacexek oraindik errentagarria zela argudiatuz[14].
ELA, LAB eta CCOO bezalako sindikatuek eginkizun katalizatzailea izan zuten langileak egituratzeko, bilerak antolatzeko eta neurri horren aurkako fronte komun bat ezartzeko orduan. Langileak greba gogorrekin eta lantegietan bilera informatiboekin hasi ziren, neurria bidegabea zela publikoki salatuz eta barrutik eta kanpotik elkartasuna eskatuz[15]. Tubacexeko langileen protestak modu azkar eta funtzionalean antolatu ziren eta hori Euskal Herriko kultura politikoaren ondorioa da.
Euskal Herria, Kultura politiko handiko eremua izan da. Bere historia garaikidean borroka politiko eta sozialak presentzia handia izan dute euskal gizartean eta horrek ekintza kolektiboa errazten du. Testuinguru horretan, erraza da mobilizazioa bidezko eta esperotako erantzun gisa ikustea. Langile komunitateak, neurri handi batean Aiaraldetik etorritakoak, elkartasun eta babes zentzu sendoa zuen. Sindikatuen parte-hartze azkarrak protesta antolatzen lagundu zuen lehenik eta behin, antolaketa- eta lege-baliabideak eskainiz.
Oztopoak ere nabarmendu behar dira, hasierako ezegonkortasunak eta greba luze baten ondoriozko higadurarekiko beldurrak barne tentsioak sortu zituzten, nahiz eta denborarekin desagertu egin ziren. Lehen fase honek greba mugagaberako prestatu zuen eremua, sumindura sentimendua mugimendu antolatu bihurtuz.
Greba
2021eko otsailaren 11n, langileek greba mugagabea deitu zuten EEEren aurka protesta egiteko, eta horrek inflexio puntua ekarri zuen gatazkan. Erabaki hori kontseiluan hartu zen, langile gehienen babesarekin, eta enpresa presionatzeko ekintza luze bat beharrezkoa zela ikusi zuten[16][17].
Martxoaren 22ko protestaren garapena eta hedapena hasi zen, Laudioko mobilizazio handi batek Tubacexeko langileak ez ezik, inguruko bizilagunak eta beste borroka sindikal batzuetako aktibistak ere bildu zituen. Protesta sakabanatzeko Ertzaintzak egindako esku-hartzeak estaldura mediatiko handiagoa eragin zuen, eta, hala, gatazkaren ikusgarritasuna areagotu zen[18].
Protesta manifestazioen erradikalizazioa ikus dezakegu, iritzi publikoa goratzeko manifestazio eta mitin baketsuak. Gertaera batzuek sabotaje-ekintza sinbolikoak barne hartzen dituzte, hala nola enpresako ekipoak erretzea eta fabriketarako sarrerak blokeatzea; horrek erakusten du estremismo-maila ohi baino altuagoa dela. Ekintza horiek eztabaida sortu zuten arren, enpresari presioa egiten saiatu ziren.
Protesta baketsuak babes sozial eta politikoa eraikitzea lortu zuen, erabaki bidegabe baten biktima izan ziren langileen narratiba indartuz eta protesta legimizitatuz. Hala ere, ekintza disruptiboek sektore batzuen kritikak eragin dituzte, baita hedabideen arreta handitzen lagundu dutenean ere.
Ekintza hauen eraginkortasuna ikusi dezakegu, Aiaraldea mugiaraztea eta eskualde-maila gainditzea lortu zuten, gatazka Euskadiko lan-prekarietateari buruzko eztabaida zabalagoekin lotuz. Urrats horrek greba sendotu zuen erresistentziaren ardatz nagusi gisa, kanpoko laguntza erakarriz eta gatazkaren hurrengo faseetarako agertokia prestatuz.
Elkartasuna
Elkartasuna funtsezkoa da gatazkaren hazkunderako eta hedapenerako, Tubacexen barruan zein kanpoan. Langileek grebak iraun zuen bitartean bat egin nahi izateaz gain, beste talde eta mugimendu sozial batzuekin ere laguntza-sareak sortu zituzten. Aiaraldea S.O.S Laguntza eta Mobilizazio Sare Bateratua lortu zuten. Kolektibo honek eskualdeko egiturazko prekarietatea salatzen du, Tubacexeko borroka eskualde osoari eragiten dion krisi industrialaren beste adibide bat dela azpimarratuz. Haien laguntza garrantzitsua izan zen beste sektore batzuk mobilizatzeko[7].
Maiatzaren 28ko protesta Bilbon, Tubacexeko langileek gatazkan zeuden beste enpresa batzuetako langileekin egin zuten martxa, hala nola Petronorrekin eta PCBrekin, eta langileen borrokak batu zituzten lan-eskubideak babesteko mezu beraren pean.
Elkartasunaren dimentsioak Ikuspuntu teorikotik, Tubacexen kasuan solidaritatea bi alderditan uler daiteke; Gatazka zabalduz: Langileak beren borroka enpresa-esparrutik haratago eramaten saiatu ziren, eztabaida zabalagoekin konektatuz. Eta Euskal Autonomia Erkidegoko enplegu-prekarietateari buruzkoa. Horrek areagotu egiten du Tubacexen gaineko presioa eta indartu egiten du protestaren zilegitasuna. Lan-eskubideak babestea ez da gai ekonomikoa soilik, printzipio morala ere bada, mugimenduaren barne-kohesioa indartu zuen eta kanpo-laguntza erakarri zuen.
Horrela, elkartasuna funtsezko motorra bihurtu zen gatazkari eusteko, haren irismena zabaltzeko eta grebalarien morala indartzeko.
Helegitea eta epaiketa
Ekainaren 21ean sindikatuek helegitea aurkeztu zioten EAEko Auzitegi Gorenari kaleratzeak legearen aurkakoak zirela azpimarratuz. Pandemiaren ondoriozko arrazoiak egoeraren araberakoak zirela baieztatuta
Uztailaren 6an Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak baliogabetzat jo zuen Tubacexen enplegu-erregulazioko espedientea. Erabakiak Amurrioko eta Laudioko (Araba) lantegietatik kaleratutako 129 pertsonak berriro onartzera behartu zuen enpresak[19].
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak bi pieza bereizitan epaitu zituen planteatutako kaleratzeak, ekainaren 21ean eta 22an TTIn (Laudioko lantegia) eta Aceralavan (Amurrio). Garbiñe Biurrunek erabaki zuen lehenengoa, eta bigarrena Juan Carlos Iturrik. Ikustaldietan, enpresak uko egin zion EEEa kentzeari eta horren ordez ABEE bat jartzea proposatu zuen bi epaileen aurrean egindako adiskidetze-ekitaldian, eta bi urtean kaleratzerik ez egiteko konpromisoa ere jasotzen zuen[20].Hodien fabrikatzaileak dagoeneko iragarri zuen errekurtsoa aurkeztuko zuela.
Negoziaketa
Tubacexek hiru hilabete ondoren adierazi zuen ez zuela helegitea kenduko (soilik neurri estruktural gogorrak onartu ezkero) eta Eusko Jaurlaritzako Lan Saila bitartekari gisa sartu zen enpresak eskatua eta sindikatuek onartua. Hau da, Eusko Jaurlaritzak artekari gisa jardun zuen Tubacex enpresaren eta langileen enpresa batzordearen artean, bi taldeen arteko komunikazioa erraztuz.
Irailaren amaieran Tubacexeko sindikatuetan afiliatuta zeuden langile gehienek batzordearen eta zuzendaritzaren arteko aurreakordioa babestu zuten. Sindikatu nagusiek, ELAk eta STATek iritzi kontrajarriak izan zituzten arren, azkenean CCOOk proposamena babestu zuen nagusitasuna bermatuz. Tubacexeko afiliatuek akordioaren alde bozkatu zuten, eta % 67ren babesarekin egin zuten aurrera.
Tubacex enpresak Laudion eta Amurrion zituen langileek onartu egin zituen enpresa batzordearen eta zuzendaritzaren artean lortutako akordioari esker, Arabako lantegi horien lan-gatazka desblokeatzeko.
Sindikatuak prentsa-ohar batean jakinarazi zuen moduan, akordioak 125 afiliaturen aldeko boto jaso zituen, 50 kontrakoak, bi boto zuriak eta bat baliogabea.
Batzordearen ordezkaritza horrela osatzen zen: ELAk 4 ordezkari zituen, batzordeburu izanik, STATek (Aceralava Tubacexeko Langileen Sindikatua) 4 ere bai; CCOOk, berriz 3, LAB eta ATAL bana bakoitzeko.
STAT, LAB eta ATALek akordioaren aurka bozkatu zuten baina nagusitasuna jada osatuta zegoen ELA eta CCOOren artean.
Gatazka honetan ematen diren ezaugarriak Aukera Politikoen Egituren izaera aldakorrak erakusten digute. Batetik nola izan diren langileen sindikatuak eta ezkerreko alderdian baliabideak eta aukera politikoak eskaini dituztenak, protestarako bidea zabaltzen eta langileen borrokaren ordezkatzaile bihurtzen; nagusiki, momentu historiko hain delikatu horretan behar beste ikusgarritasuna eskainiz.
Bestetik, oso argi ikusten dira aurkaritzaren egituren ezaugarriak kasu honetan. Lehen momentutik Tubacexetik protestan parte hartzen zuten eragile ezberdinei leporatzen zieten egoeraren ezinegona eta langileen mugimendua ahultzea bilatzen zuten. Bestetik, Eusko Jaurlaritzak irtenbide onuragarria bilatu ez ezik indarraren eskalada eta errepresio poliziala areagotu zuen greba egonkortzen zihoan ahala.
Akordioa
2021ko Urriak 4ean Tubacexek eta enpresa batzordearen gehiengoak (CC.OO eta ELA) akordioa firmatu zuen, LABek eta STATek aurka egin zuten bere afiliatuekin batera[21]. Horrela, 2021eko urrian langileek greba deskonbokatu egin zuten eta lanera itzuli ziren 236 greba egun ondoren. Modu horretan greban zeuden 750 langileak (guztiak) berriz ere lan egitera bueltatu ziren eta enpresak kaleratutako langile guztiak onartzeak, borondatezko irteerak barne, akordatu zen.
Sindikatuak Tubacexekin lortutatko akordioa 2024 urtera arte sinatu egin zen, zehazki 2022 eta 2024 urteren bitartean. Batetik, jubilaziora begirazko borondatezko gizarte-aurreikuspeneko erakundearen (EPSV) %3ko jaitsiera bat suposatu egin zuen lantegiko langileentzat, %4tik %1era. Bestetik, onartu zen langile guztiek 40 ordu gehiago lan egin beharko zituztela urtero, horrek 18 lanaldi osorik aurrezteak suposatu egin dio enpresari. Ere soldatak izoztu egin dira, enpresaren etekinak azken bi urte hauetan handitu diren arren [20].
Akordio hori sinatuta, planta horietako lan-harremanak arautuko dituen hitzarmen kolektiboa itundu zen, 2025eko ekitaldira arte.
Akordioaren ildo nagusien artean, honako hauek nabarmentzen dira, besteak beste: borondatezko bajen plan bat abian jartzea, aurre-erretiroak, langile-gastuen partida batzuk murriztea, aipatutako lanaldiaren igoera eta erreferentziazko aldian soldatak izoztea[22]
Gatazkaren amaiera
Tubacexeko lan-gatazkak erakusten duenez, pandemiaren ondoriozko krisi globala berregituraketa sakonak justifikatzeko erabili zuten enpresek, eta, kasu honetan, kaleratze masiboak eta lan-doikuntza larriak eragin zituzten. Egoera horren aurrean, ELA, LAB eta CCOO bezalako sindikatuek gidatutako langileen erantzun azkar eta antolatuak erresistentzia sendoa egituratzea lortu ez ezik, barne-arazo bat Euskadiko lan-prekarietatearen aurkako borrokaren sinbolo bihurtu zuen. Sektore arteko elkartasuna eta Aiaraldeko komunitatearen babesa funtsezkoak izan ziren, lan-gatazkek enpresa-eremua nola gaindi dezaketen eta gizarte-eskaera zabalagoekin nola konekta dezaketen erakutsiz.
Kaleratzeen deuseztasunaren deklarazio judizialak puntu kritiko bat markatu zuen gatazkan, legezko tresnek lan-eskubideen defentsan duten pisua islatuz. Hala ere, azken negoziazioek garaipen horren mugak azaldu zituzten, langileek kontzesio esanguratsuak onartu behar izan baitzituzten, hala nola lanaldia handitzea eta soldatak izoztea, berehalako egonkortasuna funtsezko hobekuntzen gainetik lehenetsi zuen akordio batean.
Kasu honek gizarte-mobilizazioak presio-mekanismo gisa duen funtsezko zeregina azpimarratzen du, eta, aldi berean, zalantzan jartzen du erakunde publikoen anbibalentzia; izan ere, erakunde publiko horietako batzuek protestak erreprimitzea erabaki zuten, beste batzuek ebazpen itundu baterako bitartekotza egiten zuten bitartean. Tubacexek funtsezko irakaspenak uzten dizkie langileei, enpresei eta gizarte-mugimenduei, eta erakusten du, lan-gatazkek aurrerapen esanguratsuak eragin ditzaketen arren, agerian uzten dituztela krisialdietan justizia soziala eta oreka ekonomikoa bilatzeko tentsioak eta erronkak.