Tuareg matxinada (1962-1964)

Tuareg matxinada (1962-1964)
Tuareg matxinadak
Data1962-1964
LekuaIpar Mali
EmaitzaMatxinadaren porrota
Gudulariak
Mali Maliko armada Talde eta klan ezberdinak
Indarra
7.000 kide 300 - 1.500 kide

1962-1964ko Tuareg matxinada, batzuetan Lehen tuareg matxinada edo Alfellaga Maliko iparraldean herrialde honek Frantziarekiko independentzia lortu ostean egondako matxinada laburra izan zen. Maliko iparraldeko hainbat talde etniko ezberdinek hartu zuten parte, Aljeriako hegoalde eta Nigerko iparraldeko taldeekin batera. Euren helburua tuareg, bereber eta arabiar estatu independiente bat sortzea zen. Gainera gobernu berriarekin ezinegona zegoen eta horrek ere bultzatu zuen altxamendua.

Erantzun militarra handia eta azkarra izan zen. 1963tik aurrera 1.500 bat kide zituen matxinadak baina Maliko Armadaren erantzunak errefuxiatuen krisia sortu zuen, Kidal eskualdea, Gao eskualdea eta Timbuktu eskualdea okupatu ondoren. Milaka izan ziren Aljeriara joan zirenak (garaian oraindik Frantziaren esku). Okupazio militarrak, heroitzak, torturak eta gartzelaratzeak ezinegon handiagoa sortu zuen iparraldeko biztanleengan. Ondoren ere egon dira beste matxinada batzuk eskualdean, 2012an barne, Azawaden independentzia aldarrikatu zutela.

Ikus, gainera

Kanpo estekak