Frantzian hasieran Tressan Comtek (1707-1783) moldatutako zalduneriaren erromantze zaharrak aipa daitezke. Izan ere, Ingalaterraren eragina handia izan zen. 1778. urtetik aurrera, publikoaren interesak Erdi Aroaren literaturaren alde agertzen hasten da, batez ere lehenengo nobela fantastikoekin, esaterako Horace WalpolerenChâteau d'Otrante (1764). Liburu horrek eragin handia izan zuen Frantzian; esaterako hor daude Donatien de Sade idazlearen liburuak. 1820tik aurrera, bestetik, Walter Scotten eleberrien itzulpenak argitaratu ziren, arrakasta izugarria izanik: Ivanhoe, Quentin Durward...
Osmond kontesaren aulkiak, 1817-1820, Petit Palais, Paris.
Erreferentziak
↑François Pupil, Le style troubadour ou la nostalgie du bon vieux temps, Nancy, Presses universitaires de Nancy, 1985, 560 or. (ISBN 2-86480-173-6, [1].
↑Elsa Cau, Le style troubadour, l'autre Romantisme, Gourcuff Gradenigo, Paris 2017, 152 or.