Trinle Gyatso, tibeteraz: འཕྲིན་ལས་རྒྱ་མཚོ་, wyliez ‘phrin las rgya mtsho, pinyin tibetarrez Chinlai Gyaco, (1857ko urtarrilak 26-1875eko apirilak 25) hamabigarren Dalai Lama izan zen.
Bere bizitza laburra, Tibet eta bere inguruko herrialdeen ezegonkortasun politikoaren ondorio da. Qing dinastiaren hasieran, Tibetak, bere garairik okerrenetako bat izan zuen, Britainiar Inperioak, Indiako bere koloniei eranstea nahi zuen.
Trinle Gyatso, aurreko Dalai Lamaren berraragitze bezala, 1860an ezagutua izan zen, eta haren ondorengo bezala aldarrikatua, urte bereko abuztuak 14an. Haurtzaroko bere ikasketa garaian, europarrei, lurraldean sartzea debekatu zitzaien, britainiarrek, sikkim eta butandarren aurka zuten gerraren ondorioz, lamak Lhasan kontrolatzen zituztenak eta kolonizazio forma moduan ikusten zirenak. Aldi berean, misioek, Mekong eta Salween ibaietatik sartzearekin mehatxatzen zuten, eta Tibetak, Mantxutarren gobernuaren autoritatea onartzeari utzi zion.
Azkenik, erabateko Dalai Lama izatera iritsi zen 1873ko martxoak 11n eta gaixotasun misteriotsu baten ondorioz hil zen 1875eko udaberrian.