Trinitat Neras i Plaja (Begur, 1941eko abuztuaren 9a – 2024ko ekainaren 10a) kataluniar enpresaburu eta politikaria izan zen.
Bizitza
Politikan hasi baino lehen, enpresaburu gisa aritu zen 1974ra arte. 1975etik 1980ra eraikuntza enpresa bateko kontularia izan zen, eta 1980tik 1987ra Begurko Casino Culturaleko zuzendaritzako idazkari[1].
1977az geroztik jardun zuen Kataluniako Konbergentzia Demokratikoa alderdian eta Baix Empordàko batzorde exekutiboko kidea izan zen. 1980an, 1984an, 1988an, 1992an, 1995ean eta 1999an Kataluniako Parlamenturako hautatu zuten[2]. 1991ko udal hauteskundeetan Begurko alkatetzarako hautagaia izan zen, baina ez zen hautatua izan. 2006an Caixa Girona aurrezki kutxaren aholkulari nagusia ere izan zen[3].
2024ko ekainaren 10ean hil zen, 82 urte zituela[2].
Erreferentziak
Kanpo estekak