Trikuaizti I eta II tumuluak

Trikuaizti I eta II tumuluak
Murumendiko Estazio Megalitikoa
Trikuaizti I tumuluaren irudia.
Irudi gehiago
Kokapena
Koordenatuak43°05′N 2°14′W / 43.09°N 2.24°W / 43.09; -2.24
Map
Arkitektura

Trikuaizti I eta II tumuluak Gipuzkoako Beasain udalerriko Astigarreta auzoaren lursailetan dauden bi tumulu dira. Antxintxurdi mendiaren magalean dagoen pinudi batean daude, Mandubiko mendatetik hurbil.

Historia

1978an J. Zufiaurrek aurkitu zituen[1][2], eta, ondoren, 1981etik 1985era indusketa arkeologikoak egin zituzten Aranzadi Zientzia Elkarteko J. A. Mujika eta A. Armendariz arkeologen zuzendaritzapean: 1981etik 1984ra Trikuaizti Iean eta 1984tik 1985era Trikuaizti IIan. Ondoren, berriz estali eta gutxi gorabehera hasieran zeuden bezala utzi zituzten.

Trikuaizti I handiagoa da, eta, indusketa egin zuten arkeologoen arabera, bi garai ezberdinetan erabili zen: Neolitoan eta Eneolitoan. Kanpai-formako ontzien kulturako ontzi zeramiko oso bereizgarri bat aurkitu izan da bertan.

Trikuaizti IIaren kasuan, aldiz, arkeologoek ezin izan zuten noizkoa den zehaztu, baina oso zaharra dela uste dute; Euskal Herriko monumentu megalitikorik zaharrenetakoa omen da.

Sailkatutako Kultur Ondare dira eta Monumentu Multzo izendapena dute (EHAA, 2001/03/05).

Erreferentziak

Kanpo estekak