Tres de la Cruz Roja (euskaraz Gurutze Gorriko Hiru) 1961eko Fernando Palacios espainiar zinema zuzendariak zuzendutako komedia film bat da. Tony Leblanc, José Luis López Vázquez, Manolo Gómez Bur, Mara Cruz, Ethel Rojo, Licia Calderón, Francisco Camoiras, Jesús Puente eta Amparo Baró aktoreek antzeztu zuten.
Argumentua
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Jacinto, Pepe eta Manolo (José Luis López Vázquez, Tony Leblanc eta Manolo Gómez Bur) Gurutze Gorrian izen eman duten hiru adiskide dira, baina ez beren izaera zintzoarengatik, Santiago Bernabéu estadiora futbol partiduak musutruk ikustera joateko baizik, Real Madrid taldearen zaletu porrokatuak baitira. Halere, behin erakundean daudela, hiru mutil lotsagabeek beren buruak kausa onari eskeiniko diote.
Aktoreak
Kanpo estekak