Trent ibaia (ingelesez: River Trent) Ingalaterrako ibairik luzeenetariko bat da, denera 297 kilometro luze dituelarik.
Penino mendien hegoaldean du iturburua eta Midlands edo erdialdeko ordokia ureztatu ondoren Burton, Stoke-on-Trent eta Nottinghamgo hiriak igarotzen ditu, eta Humberreko estuarioan itsasoratzen da. Derwent eta Dove dira ibaiadar nagusiak; ikatz hobi garrantzitsuak daude ibaiaren ibilguan.
Erreferentziak
Kanpo estekak