Artikulu hau muskuluari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Trapezio (argipena)».
Trapezioagarondoko eta bizkarrekogihar zabala da, garondo hezurretik eta lepoaldeko eta bizkarraldeko ornoetatik lepauztaira eta sorbalda-hezurrera doana. Besoa jasotzen du eta burua jirarazten eta aldeetara makurtzen laguntzen du.[1]
Oinarri zabala du( triangelu trapezoide itxura). Horrez gain, trapezioaren gorputz muskularra oso sendoa eta lodia da, bereziki goiko aldean.
Kokapena
Jatorria
T12 ornoaren arantza apofisian hasten da; ondoren, hortik gora dauden ornoen arantza apofisietatik pasatzen da; jarraian, C7 mailan dagoen garondoko lotailuarekin bat egiten du; hortik garondoko kanpoko protuberantzia okzipitalera abiatzen da, alboetarantz zabaldu eta garondoko goiko lerrora iristen da (esplenioarekin batera). [2]
Muskulu honen zuntzak goitik behera(zehar) eta behetik gora(lapran) doaz. Beraz, zuntzek norabide desberdina dute:
Beheranzkoak:
Garondotik (garondoko marratik eta lotailutik) datozenak lapranki eta goitik behera klabikularen kanpoko herenera eta akromionera iristen dira.
Horizontalak:
Beherago, zeharkako zuntzak edo horizontalak daude,C7-T12 ornoen arantza apofisietatik akromionera iristen dira.
Goranzkoak:
Behetik hasten dira lapranki goruntz, arantza eskapularrera iritsiz.[3]
Funtzioak
Muskulu honen funtzioak, zuntz moten uzkurketaren araberakoak dira:
Goiko zuntzen uzkurketak, eskapula kanporantz eta gorantz mugitzea edo biratzea eragiten du, barrunbe glenoideoa gorantz mugituz. Beraz, besoa gora igotzeaz arduratzen da.Horrela, goiko gorputz adarra enborretik urrundu egiten du.
Zeharkako zuntzak uzkurtzen direnean, erronboideari laguntzen diote eskapula erdirantz mugituz. Horrela, besoa atzera mugitzea ahalbideratzen du.
Beheko zuntzak uzkurtzean, eskapularen torsioan laguntzen du, hau da, goiko zuntzei laguntzen die besoa gora igotzen.
Orokorrean, eskapularen errotazioa, jasotzea eta itzultzea ahalbidetzen du. Bestalde, alde bateko uzkurketak (batez ere goiko zuntzenak), buruaren albo bateko biraketa eragiten du. Biak batera uzkurtzen direnean, ordea, burua hedatzen da.
Inerbazioa
11. bikote kraneala (nerbio esplenioa edo laguntzailea) arduratzen da trapezioaren inerbazio somatikoaz. Aldiz, nerbio espinalen C3 eta C4 adarrek sentsitiboki inerbatzen dute, bertako sentsibilitatea hartzen baitute.
Odoleztapena
Arteria sublabiotik datorren enbor tirozerbikalaren zeharkako arteria zerbikalak irrigatzen du.
↑Anne M. Gilroy / Brian R. MacPherson / Lawrence M. Ross / Michael Schünke / Erik Schulte / Udo Schumacher / Markus Voll / Karl Wesker, Prometheus. (2013). Atlas de Anatomía, Panamericana. ISBN9788498357080..
↑F. H. NETTER, NETTER, MASSON (2011), ISBN: 9788445820650