Trafiko seinaleakerrepide eta bideetan ibiltzen diren gidari eta oinezkoei beharrezko informazioa emateko panel, marka, argiak eta zirkulazio-agenteen keinuak dira.
Historia
Europan trafiko seinaleen erabilera zaharra da. Seinale hauen helburu nagusia edozein herrialdeko bidaiariak eta gidariak laguntzea zen, testurik gabeko mezuak emateko gai zirelako.
Trafiko seinaleen jatorria Ameriketako Estatu Batuetan1900. urtean dago, auto klubak sortzen hasi zirenean. Lehen seinaleak talde horiek sortu zituzten, tokiko errepide-sekzioak markatzeko, gidariak klub horietara seinalatzeko eta zuzentzeko. Horrek diseinu eta mezu ugari eragin zituen, errepideetan zehar aurki zitezkeenak, eta horrek nahasmena sortu zuen gidarien artean. Trafiko-seinaleetan ez zegoen uniformetasunik.
Motak
Oro har trafiko seinaleak mota hauetan sailka daitezke:
Arrisku seinaleek Euskal Herrian, ipar zein hegoaldean hirukiak eta ertz gorriarekin marrazten dira, baina ez direa horrela mundu guztian.
Hala ere, seinale errektungalarrak ere ikus daitezke gure errepideetan. Arrisku seinale triangeluarrek arrisku bat hurbil dagoela adierazten dute eta arriskuari buruzko informazioa ematen dute hari dagokion ikurra erakutsiz. Errektangularrek aldiz arrisku bat zein distantziatan dagoen adierazten dute eta aspek arriskua berehala topatuko duela adierazten diote erabiltzaileari.
Adibide gisa, Frantziako seinale sistemako 29 seinale ofizialak, beren kode gakoarekin:
A1a
A1b
A1c
A1d
A2a
A2b
A3
A3a
A3b
A4
A6
A7
A8
A9
A13a
A13b
A14
A15a1
A15a2
A15b
A15c
A16
A17
A18
A19
A20
A21
A23
A24
Debeku seinaleak
Debeku-seinaleak arriskua eragin dezaketen jokabideak debekatzen dituztenak dira. Seinale hauek forma zirkularra dute eta haien piktograma beltza izan ohi da hondo zuriaren gainean, ertzak eta banda (zeharkakoa ezkerretik eskuinera jaisten da piktograma horizontalarekiko 45°-tan zeharkatuz) gorria izan ohi da.
Espainiako adibide batzuk:
R-100 Zirkulazizoa debekatua
R-100 Zirkulazizoa debekatua
R-101 Sarrera debekatuta
R-102 Motor ibilgailuak debekatuta
R-116 Oinezkoak debekatuta
Derrigortasun seinaleak
Goiko ataleko seinaleek, debekua adierazten, derrigortasun mota bat adierazten dute, baina badaude beste seinale batzuk ere zentzu bera dutenak. Hona Espainiako arauetako batzuk: