Totila (? - Kaprara, Perugia, 552) ostrogodoen erregea izan zen 541etik 552ra. Erarikoren oinordekoa zen. 541ean hautatu zuten errege eta berehala Italia mendean hartua zuten greziarrei eraso zien. Toskana, Unbria eta Napoli beretu ondoren, bi aldiz menderatu behar izan zuen Erroma, 546an eta 550ean. Gero Korsika, Sardinia eta Sizilia beretu zituen. Narses jeneralak hil zuen Busta Gallorumeko guduan.
Erreferentziak