Tortosako elizbarrutia (latinez: Dioecesis Dertosensis) Erromatar Eliza Katolikoaren elizbarruti bat da, Kataluniaren hegoaldea eta Valentziako Erkidegoaren iparraldea hartzen dituena. Tarragonako artxidiozesiaren parte da.[1] Tortosako Santa Maria katedrala dauka egoitza. Zazpi artziprestaldetan banaturik dago: Ribera d’Ebre-Priorat, Terra Alta, Montsià-La Tinença, Baix Ebre, Delta-Litoral, Els Ports-Maestrat eta Baix Maestrat.[2]
Erreferentziak
Kanpo estekak