Jose Toribio Aiertza Mendizabal (Zubieta, Usurbil, 1815eko apirilaren 19a - Buenos Aires, 1884ko irailaren 27a[1]) gipuzkoar kardiologo bat izan zen.
Biografia
Bergarako Errege Mintegian eta Madrilen ikasi ondoren, mediko bilakatu zen. Lehenengo Karlistaldian parte hartu zuen. 1839an gerrari amaiera emango zion akordioa onartzearen aurkakoa zelako[2] Montpellierrera joan zen eta gero Paris bere ikasketak hobetu zituen Armand Trousseau eta Gabriel Andralekin.
1845ean Buenos Airesera joan zen, non lehenengo trakeotomia egin zuen.[3][4] Euskal kulturan interesaturik, "Laurak-Bat" elkartea sortu zuen. Gainera, Guillermo Rawsonekin batera, 1880. urtean Gurutze Gorriaren argentinar elkartea sortu zuen.[5]
Bere semea zen Abel Aiertza kardiologoa ere izan zen, Aiertzaren gaixotasunaren aurkitzailea zelarik.
Erreferentziak