Tonlé Sap[1] (khmereraz: បឹងទន្លេសាប, "ur gezako lakua"; thailandieraz: ทะเลสาบเขมร) Kanbodiako erdialdeko aintzira da, iparraldeko Dan Raek mendialdearen eta hegoaldeko Kravanh mendien artean dagoena. Hego-ekialdeko Asiako lakurik handiena da, eta oso biodibertsitate handia dauka. UNESCOk biosfera erreserba izendatu zuen 1997an.[2]
Geografia
Tonlé Sap aintziraren eremua 2.700 kilometro koadrokoa da urtaro lehorrean eta 10.000 kilometro koadrokoa montzoi eurien ostean. Sakoneran, 1-3 metro izatetik 10-16 metro izatera pasatzen da. Azarotik ekainera arte aintzirako ura Mekongerantz husten da Tonlé Sap ibaiaren bidez. Uztailetik aurrera, ordea, Mekongen ur emaria asko hazten baita, kontra egiten dio Tonlé Sap ibaiari; ondorioz, alderantziko norabidea hartzen du urak, eta aintzirara itzultzen da.[3] Udan ontziz ibil daiteke eta arrantza oso oparoa izaten da.
Tonlé Sap ibaia eta Mekong Phnom Penhen elkartzen dira.
Erreferentziak
Kanpo estekak