Tomás Seámus O'Fiaich (Cullyhanna, 1923ko azaroaren 3a - Tolosa Okzitania, 1990eko maiatzaren 8a) irlandar kardinala izan zen.
1948an apaiztu zen eta, ondoren, Irlandako Erdi Aroko historia ikasi zuen University College Dublinen eta zientzia historikoak Lovainako Unibertsitate Katolikoan. 1959tik 1974ra Irlandako Historia Modernoko irakaslea izan zen Irlandako apaiztegin. Irlandar kulturaren eta hizkuntzaren aditu nabarmena izan zen.
Paulo VI.a aita santuak Armagheko artzapezpiku eta Irlanda osoko primatu izendatu zuen 1977an. Joan Paulo II.ak 1979an kardinal izendatu zuen. Preso errepublikarrak bisitatu zituen kartzelan, eta bitartekaritzak egin zituen gose-grebak amaitzeko. Bihotzekoak jo zuen Lourdes santutegira erromes zihoala, eta Tolosa Okzitaniako ospitale batean hil zen.
Lanak
- Edmund O'Reilly, Archbishop of Armagh 1657–1669, in Father Luke Wadding Commemorative Volume, pp. 171–228 (Franciscan Fathers), 1957.
- Irish cultural influence in Europe, 6th to 12th century, Dublin, 1967.
- The Irish Bishops and The Conscription Issue 1918, in The Capuchin Annual, 1968.
- Columbanus in His Own Words (Dublin: Veritas Publications, 1974)
- Virgil's Irish background and departure for France, in Seanchas Ardmacha, ix (1985), pp. 301–17.
- Gaelscrínte san Eoraop. Dublin, 1986.
- Irish monks in Germany in the late Middle Ages, in The Church, Ireland and the Irish, (ed. W.J. Sheils and Diana Wood), Oxford, 1989; studies in Church history, xxv, pp. 89–104.
- The early period, in Rémonn Ó Muirí (ed.) Irish Church History Today, pp. 1–12, Armagh [1991?]
- Virgils Wededegand in Irland und sein Weg auf den Kontinent, in Virgil von Salzburg, pp. 17–26 (data ezezaguna)
Kanpo estekak