Tolosako Kontzilioa Eliza katolikoaren kontzilio bat izan zen, Folket Marseillakoa Tolosa Okzitaniako gotzainak 1229an deitua. Kontzilioak laikoei Bibliaren herri-itzulpenak irakurtzea debekatu egin zien.
Kontzilioa
Kontzilioa bertako gotzainak deitu zuen, XIII. mendean Frantzia hegoaldean albitar mugimenduak izan zuenn hazkunde azkarraren mehatxuari aurre egiteko. Kontzilioak erabaki zuen parrokia bakoitzean herejeak (albitarrak[1][2] eta kataroak) bilatzea eta haien etxeak aurkituz gero suntsituak izatea,[3][4] eta Bibliaren latinez besteko itzulpenak suntsitzea, baita baimendu gabeko beste kopia batzuetarako ere.[5][6]
Kontzilioak honela ebatzi zuen:
«
|
Debekatu egiten dugu, halaber, laikoei Itun Zaharreko eta Berriko liburuak edukitzea, norbaitek debozioz salterioa edo otoitz-orduen liburua jainkozko ofizioetarako edo Andre Mariaren Ofizio Txikirako eduki nahi ez badu behintzat; baina zorrotz debekatzen dugu liburu horien edozein itzulpen izatea.[7][8]
|
»
|
Ondorioak
Folket Marseillakoa, Tolosako apezpikua, bi urte beranduago hil zen, 1231n, baina 1234an beste kontzilio bat egin behar izan zuten Tarragonan Inkisizioaren prozedura arautzeko[9]- 1233an Tolosara iritsia zena[10][11]- eta Tolosako Kontzilioaren deliberamenduak ere berresteko.
Tarragonako kontzilio honetako kalonje batek honako hau berretsi zuen:
«
|
Inork ezin du Itun Zahar eta Berriko libururik izan, eta norbaitek baldin badauka, bertako gotzainari eman behar dio zortzi egun barru, erre daitezen...[12][13]
|
»
|
Erreferentziak
- ↑ Emmanuel LeRoy Ladurie Montaillou: the Promised Land of Error
- ↑ Carol Lansing Power and Purity
- ↑ Council of Toulouse 1229, Canon 14.
- ↑ Edward Peters, Heresy and Authority in Medieval Europe (Scolar Press, Londres, 1980), ISBN 0-85967-621-8, pp. 194–195, citing S. R. Maitland, Facts and Documents [illustrative of the history, doctrine and rites, of the ancient Albigenses & Waldenses], Londres, (Rivington, 1832), pp. 192–194.
- ↑ Edward Peters, Heresy and Authority in Medieval Europe, Edited with an introduction by Edward Peters, (Scolar Press, London, 1980) ISBN 0-85967-621-8, pp.194–195.
- ↑ Pierre Allix, Ecclesiastical History of Ancient Churches of the Albigenses (Oxford at the Clarendon Press, 1821.)
- ↑ Edward Peters. Heresy and Authority in Medieval Europe (Council of Toulouse, 1229, Canon 14), p. 195.
- ↑ The Bible Forbidden to the Laity at just for catholics.org
- ↑ ARCHDIOCESE OF TARRAGONA (TARRACONENSIS) at newadvent.org.
- ↑ Angus MacKay, David Ditchburn, Atlas of Medieval Europe, p. 124.
- ↑ Malcolm D. Lambert, The Cathars (Wiley, 1998) p. 25.
- ↑ The Church Council of Tarragona (1234 AD), 2nd Cannon.
- ↑ D. Lortsch, Historie de la Bible en France, 1910, p.14.
Kanpo estekak