Tokarieran bidez dakigu tokarioen berri. 400 eta 1200 urteen arteko 7.600 izkribu inguru aurkitu dira Txinako Tarim arroan[1], eta hizkuntza indeuroparra zela ikusirik, izen bat eman zitzaion, greziar iturrietako Tókharoi izena eman zaie, Baktrianan bizi izandako herri batekin lotuz. Hala ere, lotura hori arbitrarioa da eta ez da ezagutzen tokarioek beren buruari zein etnonimo eskaintzen zioten.