Todoque
| Todoque | |
|---|---|
| biztanle entitate bakarra | |
| Administrazioa | |
| Estatu burujabe | |
| Autonomia | |
| Probintzia | Santa Cruz Tenerifekoko probintzia |
| Uharte bolkaniko | La Palma |
| Udalerria | Los Llanos de Aridane |
| Geografia | |
| Koordenatuak | 28°37′09″N 17°54′17″W / 28.6192°N 17.9047°W |
![]() | |
| Demografia | |
| Biztanleria | 986 (2023) |
Todoque Kanarietako herri bat zen, Los Llanos de Aridane udalerriko gune populatua, La Palma uhartearen hego-mendebaldean kokatua. Hiru auzo zituen: Todoque, Los Pasitos eta Todoque de Arriba. 2021eko erupzio bolkanikoaren ondorioz, labaren azpian lurperatuta geratu zen.
Historia
XV. mendearen amaieran, Gaztelaren kolonizazioaren garaira arte, Tihuyako guantxe kantoiaren zatia zen eremu hau. Tedote izen guantxean du jatorria izenak, eta 20. mendera arte Tedoque idazten zen. Ten- forma dago jatorrian, mendi idorra (landarediarik gabea), kono bolkaniko huts eta landarerik gabe bat dagoelako bertan, Montaña de Todoque deritzona.[1]
La Palmako 2021eko erupzio bolkanikoak zuzenean eragin zion herriari. Ekialdeko maldetatik isuritako laba ibaiek erditik zatitu zuten Todoque, eta suntsitu egin zituen erdigunea, eliza (San Pio X.arena), eskola, osasun zentroa, hainbat etxe, errepideak eta banana haztegiak.[2][3] Montaña de Todoque mendia inguratuz itsasoraino, mendebalderaino, iritsi zen labak eragindako zatiketa. La Palma uhartearen mendebaldean, ipar/hego zatiketa erabatekoa gertatu zen, ondorioz, Todoqueren parean. Erupzioaren garaian 1.200 biztanle inguru zituen Todoquek, eta denak ebakuatu behar izan zituzten.[3]
2021eko urriaren 10ean, Todoque laba azpian guztiz lurperatuta gelditu zen.[4]
Iruditegia
-
Todoque, 2015ean.
-
2021eko irailaren 20ko egunsentiko erupzioa, laba Todoquerantz isurtzen ari dela.
-
Todoqueren kokalekua, laba koladaren barruan, 2021eko azaroaren 23a.
Erreferentziak
- ↑ (Gaztelaniaz) Cruz, Pedro Nolasco Leal. (2008). «Toponimia y antroponimia benahoarita: Tres historias benahoaritas de Abreu Galindo mal interpretadas» Revista de estudios generales de la Isla de La Palma (4): 377–424. ISSN 1698-014X. (kontsulta data: 2021-09-29).
- ↑ (Gaztelaniaz) «La Palma: La lava del volcán arrasa también el colegio de Todoque» okdiario.com 2021-09-28 (kontsulta data: 2021-09-29).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) «La lava arrasa la iglesia, el ambulatorio y otros edificios de Todoque» www.publico.es (kontsulta data: 2021-09-29).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Todoque, sepultado por completo bajo la lava: la nueva colada arrasa con lo que se iba salvando de la erupción» www.lasexta.com 2021-10-11 (kontsulta data: 2021-10-11).
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
