Stanley Frank "Tiny" Hill (New Plymouth, 1927ko apirilaren 9a - Rolleston, 2019ko urriaren 2a) zeelandaberritar errugbilaria izan zen. Canterbury eta Counties probintzietan jokatu zuen. 1955 eta 1959 bitartean 11 partida jokatu zituen All Blacks selekzioarekin, haietako bi kapitain bezala. Bigarren eta hirugarren lerrokoa moduetan aritzu zen. 1981 eta 1986 bitartean Zeelanda Berriko aukeratzailea izan zen.