Tiffany Pereira de Abreu (Goiás, Brasil, 1984) brasildar emakumezko boleibol jokalari transgeneroa da. Inoiz Brasilgo Emakumezkoen Boleibol Superligan jokatu duen lehenengo emakume transgeneroa da.
Bizitza
Tiffany Brasilen sortu zen. Rodrigo Pereira de Abreu jaiotza izenaz, gizon jaio bazen ere bere burua emakumetzat dauka.
Emakumerako trantsizioa egin aurretik Indonesia, Portugal, Espainia, Frantzia, Herbehereak eta Belgikan aritu zen boleibal jokalari. Ondoren sexua berresleitzeko ebakuntza egin zioten.
2017ko urtearen hasieran Nazioarteko Boleibol Federazioak Tiffanyri oniritzia eman zion emakumezkoen ligetan parte hartzeko Nazioarteko Batzorde Olinpikoak emakumeei ezartzen dien testosterona kopuru muga baino gutxiago zuela egiaztatu ondoren. Italiako emakumezko boleibol bigarren mailako Golem Palmi taldean jokatu zuen. Ondoren, Brasilera itzuli zen Associação Vôlei Bauru taldean jokatzeko.
Taldeak