Thor Vilhjálmsson

Thor Vilhjálmsson

Bizitza
JaiotzaEdinburgo1925eko abuztuaren 12a
Herrialdea Islandia
HeriotzaReykjavik2011ko martxoaren 2a (85 urte)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakislandiera
Jarduerak
Jarduerakpoeta, eleberrigilea eta antzerkigilea
Jasotako sariak
Hau islandiar izen bat da: azken izena ez da abizena, patronimikoa baizik. Pertsona hau deitzeko bataio-izena erabiltzen dute.

Thor Vilhjálmsson (Edinburgh, 1925eko abuztuaren 12a - Reykjavik, 2011ko martxoaren 2a) islandiar idazle bat izan zen. Eleberri, saiakera nahiz poesiak idatzi zituen, horretaz gain itzulpenak ere gauzatu zituen.

1988an Kontseilu Nordikoa delakoaren Literatura Saria irabazi zuen Grámosinn glóir eleberriarekin.

Idazlanak

  • 1950 Maðurinn er alltaf einn
  • 1954 Dagar mannsins
  • 1957 Andlit í spegli dropans
  • 1968 Fljótt, fljótt sagði fuglinn
  • 1970 Óp bjöllunnar
  • 1972 Folda : þrjár skýrslur
  • 1975 Fuglaskottís
  • 1976 Mánasigð
  • 1977 Skuggar af skýjum
  • 1979 Turnleikhúsið
  • 1986 Grámosinn glóir ("Justice Undone" ingelesezko itzulpenean)
  • 1989 Náttvíg
  • 1994 Tvílýsi
  • 1998 Morgunþula í stráum
  • 2002 Sveigur

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Thor Vilhjálmsson Aldatu lotura Wikidatan