Thomond Park edota Pháirc Thuamhan Irlandako Limerick hirian dagoen errugbi eta futbol estadio bat da. 1940ean eraiki zen. Munster Rugby, Shannon RFC eta UL Bohemian RFC errugbi taldeen eta Limerick FC futbol taldeen jokalekua da. 26.500 lagunentzako edukiera du, horietako 15.100 eserita.