Thomas Dekker (Londres, Ingalaterra, 1572 - Londres, Ingalaterra, 1632ko abuztuaren 25a) idazle eta dramagile ingelesa izan zen.
Biografia
Idazle baikorra izan zen, eta bere garaiko Londresko giro burgesa islatzen jakin zuen. Atxiloturik egon zen 1613tik 1616ra egin zituen zorrengatik.
Dekkerren eleberri pikareskoak errealismoz beterik daude. Drama nagusiak hauek dira: The Shoemaker´s Holiday (1599, Zapatagilearen oporra), Old Fortunatus (1600, Fortunato zaharra) eta The Bellman of London (1608, Londresko gau-zaindaria).
Erreferentziak